Umeentzako tailerra datorren astean, Chillida-Lekun

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 2a, 02:00

CHILLIDA-Lekuk umeen­tzako tailerra antolatu du aurten ere, museoan bertan. Datorren asteartean, asteaz­kenean eta ostegunean izango da, arra­tsal­deko 16:00etatik 19:00etara. Tailerrak Artelan bat hazi egin daiteke, zuhaitza bezala? du izena, eta 8-12 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzendua. Helburua da Eduardo Chillidaren obrak ezagutzea, obren sorkuntza prozesuari buruz egingo den horma-irudian parte hartzea, eta artelan bat egitea. Partehartzea mu­ga­tua izango da, eta tailerrak 20 euro balio du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!