banakako Txapelketa Nagusiko aurreneko partidua jokatu zen larunbatean Galarretan, Uterga eta Urrizaren artekoa. Pronostiko guztiak hautsita, Utergak irabazi zuen, 28-30, emozio haundia izan zuen partidua.
Partidu hasieran Urriza izan zen nagusi, eta 28-18 jarri zen aurretik. Momentu horretatik aurrera, Utergak partiduaren norabidea aldatu zuen, eta 7-0eko partziala egin ostean, 24-25 jarri zen aurretik. Utergak beste hiru tantu egin zituen jarraian, eta 25-28 aurretik jartzea lortu bazuen ere, Urrizak 28-28ko berdinketa lortu zuen sake bidez.
Bi tanturen faltan, Utergak sake-erresto bikainaren ostean egin zuen 28-29koa, eta azken tantoa pelotakada bihurri batekin lortu zuen. Utergak finelerdietarako pasea lortu zuen .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!