hiru mendizalek istripua izan zuten larunbat eguerdian Huescako Balaitous mendian. Horietako bat E. S. M. zen, 33 urteko hernaniarra. Istripua 12:00ak inguruan gertatu zen, eta beste mendizale batek abisua eman ostean, Guardia Zibilak erreskatatu zituen zaurituak, eta ospitaleetara eraman zituzten. Mendizale hernaniarra Jakako ospitalean ingresatu zuten, larri zaurituta; ezkerreko hankan ebakia du, eta bost saihets ditu hautsita. Beste bi mendizaleen egoera oso larria da, eta atzo ziren Donostiako ospitalera ekartzekoak. I.V.G. mendizale donostiarrak 37 urte ditu eta zauri larriak ditu ezkerreko eskuan. Urnietako J.L.S.A. mendizaleak 31 urte ditu, eta traumatismo kraneo-enzefaliko moderatua du, eta ezker hankako tibia eta peronea pitzatuta ditu.
«Istripua zorte txarraren ondorioa izan da»
Huescako Guardia Zibilaren prentsa sailak Kronikari adierazitakoaren arabera, hiru mendizaleak Balaitouseko eskalada gune batean zeuden, 1.700 metro ingurura, eta oso ondo ekipatuta. Istripua zorte txarraren eraginez gertatu zen: «Hiru mendizaleak Balatous-eko mendia eskalatzen ari ziren, eta ekipamendu oso ona zuten. Igoeran geldiune bat egitea erabaki zuten, eta momentu horretan izotz bloke bat erori zitzaien gainera. Istripua ez zen beraien arduragabekeria izan, hartu beharreko neurri guztik hartuta baitzituzten, kasualitatea izan zen, zorte txarra izan zuten. Erreskatean partehartu zuten Guardia Zibilek, mediku batek, erizain batek, eta bi helikopterok».