Hernaniko saihesbidearen obrak aurten hasiko dira eta bi urteko luzapena izango dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 2a, 02:00

aurten hasi eta bi urtetan bukatuta izango da Uru­meako saihesbidea bikoizteko obra. Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, obrak 2010 urtea bukatu aurretik hasiko dira, eta bi urteko luzapena izango dute. Horrez gain, gaineratu dute tramite administratiboaren azken faesa dagoeneko mar­txan dela, beraz, obrak ahal bezain laister hasiko direla. Obrari esker, Hernaniko saihesbidearen 2 ka­rrilak lau izatera pasako dira, eta An­doain eta Donos­tia­rai­noko bidea eginda, Uru­meako autobia bukatutzat joko da. Saihesbideko obra 2,4 kilometrotan egingo da, eta 34 milioieko aurrekontua du.

Obraren egitura nagusiak
Foru Aldundiak aurreikusi duen obrak bost egitura nagusi izango ditu, nahiz eta egungo sahiesbidearen trazatua jarraituko duen. Portun, Urumean eta Martindegin zubibideak eraikiko dituzte, Hernaniko erdigunerako lotunea aldatu egingo dute, eta Abiadura Haundiko Trenaren ibilbidearen gaineko igarobidea eraikiko dute.

Autobia bukatzeko bi muturrak falta dira
Urumeako autobiaren lanak bukatzeko bi muturrak falta dira: Iparraldeko zatia, Donostiako erdialdera sartuko dena; eta hegoaldeko zatia, Andoainera iritsi eta N1 errepidearekin lotura izango duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!