EGUN pasa ederra egin zuten atzo Santa Barbarako tontorrera igo ziren herritarrek. Txistulariek, eta Antton Garin, Unai Agirre eta Xabier Legarreta bertsolariek piztu zuten jai giroa goizean. Eguerdian meza izan zen ermitan, eta auzotar ugari bildu ziren bertan. Baina zalantzarik gabe, jende gehien erakarri zuen ekitaldia herri kirolena izan zen. Gogotik txalotu zuten aizkoran aritu ziren hiru bikoteen lana, baina irabazlea bakarra izaten da, eta atzokoan azkarrenak Larra eta Barrenetxea izan ziren.
Herri kirolen ostean, bazkari eder baten bueltan berreskuratu zuten indarra, eta ondoren izan zen bikotekako toka txapelketa. Arratsaldean haurrentzako jokoak eta txokolatada ere izan ziren, eta dantzarako gogoa zutenentzat, erromeria ere izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!