HERNANIKO Pelota Torneoko finalak jokatu ziren atzo kiroldegian, infantil, kadete, jubenil eta senior mailakoak. Maila guztietan izan ziren pelotari hernaniarrak, baina atzokoan, onenak, kadete mailako Urkizu eta Etxegoien izan ziren. Finala Eskudero eta Jauregiren kontra jokatu zuten, eta 18-12 irabazi zuten. Hernaniarrek partidu bikaina egin zuten, eta hasieratik dominatu zuten.
Infantiletan Azpiroz eta Aranguren nagusi
Infantiletako partiduan Azpiroz eta Arangurenen indarrak erabaki zuen partidua. Noble eta Etxenike hernaniarrak baino hobeto aritu ziren, eta 18-12 irabazi zuten.
Jubeniletako eta
seniorretako partiduak oso luzeak eta gogorrak
Jubeniletan eta seniorretan kanpoko bikoteek irabazi bazuten ere, hernaniarrak ondo aritu ziren. Jubeniletan Santxo eta Ugaldek irabazi zuten 18-13. Eta senior mailan, azken momentuan egin zien ihes partiduak hernaniarrei. Esnal eta San Sebastian 15-11 aurretik jarri baziren ere, Aranburu eta Elola izan ziren garaile.
Torneoa amaituta, CD Hernaniko kideek elkarrekin bazkaldu zuten, irabazle ugariko urtea ospatzeko.