Gazte eta helduen artean, ehun pertsona inguruk hartu zuten parte Toka Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 3a, 02:00

Joan den larunbatean, San Inazio Eguna ospatu zen Santa Barbaran eta bertan, Toka Txapelketa jokatu zen. Denera, haur, gazte eta helduen artean, 100 pertsona inguruk hartu zuten parte. Irabazleei dagokienez, honakoak izan ziren punteria onenea erakutsi zutenak: helduetan, Roke, Eugenio eta Antxon. Hernaniko Kirol Patronatuak emandako gazta bana irabazi zuten. Joaldi gehien egindakoaren saria, berriz, Imanol Iturbek eskuratu zuen. Hernani Bidaiak eskainitako La Guardia Hotelean gau bateko egonaldia irabazi zuen 2 pertsonentzat. Eta gaztetxoetan, irabazleak Eli, Julene eta Iraitz izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!