Peru Alfaro Munduko Txapelketan, gaur Alemanian

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 1a, 02:00

MUNDUKO Triatloi Txa­pelketan hartuko du gaur parte Peru Alfaro triatleta hernaniarrak. Txapelketa Ale­maniako Immenstadt he­rrian jokatuko da, goizeko 07:00etatik aurrera. Triatloia distantzia luzekoa izango da, eta ondorengoa izango da partehartzaileek egin beharko duten froga: 4 kilometro igeri Immens­tadt-eko portuan; 130 kilometro bizikleta gainean, 1.980 metroko altitudean: bi buelta eman beharko dituzte, bat 84 kilometrokoa, eta bestea 46 kilometrokoa; eta bukatzeko 30 kilometro egin beharko dituzte korrika.


Txapelketa irekia izatea espero da
Adituen arabera, gaur jokatuko den txapelketa nahiko irekia izatea espero da. Faboritoen artean daude egungo txapelduna den Timothy O´Donnell estatubatuarra, eta 2005ean txapelketa irabazi zuen Viktor Zyemtsev ukraniarra. Horiez gain, faboritotzat jotzen dituzte, baita ere, Europako txapelketan zilarra eta bron­tzea lortu zuten Martin Jensen eta Jimmy Johnsen danesak. Peru Alfaroren helburua da atzean uztea Europako txapelketan gertatutakoa, eta podium-eko postuetatik gertu helmugaratzea.


Virginia Berasategi bilbotarra ere Alemanian
Peru Alfaro ez da gaur Alemanian izango den euskaldun bakarra. Virginia Berasategi bilbotarrak ere hartuko du parte, emakumezkoen mailan. Berasategi Europako egungo txapelduna da, eta Munduko Txapelketan izango dituen aurkari nagusiak Yvonne Van Vlerken, Erika Csomor eta Delphine Pelletier dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!