Uztailak 31, San Inazio Eguna da gaur eta Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan bezala, jaieguna izango da Santa Barbaran. Egun pasa ederra egin nahi duenak aitzakiarik ez du faltako. Urteetan ohitura bihurtu den bezala, bertsolari, meza, herri kirol, herri bazkari eta erromeria izango dira, besteak beste. Bertsotan Antton Garin, Unai Agirre eta Xabier Legarreta ariko dira.
Hiru bikote aizkoran
Herri kirolen barruan, aizkolariak izango dira eta aurtengoa saio berezia izango da, 30 urte betetzen baitira Juan Miguel Urulain Larrabide eta Roxario Pikabea lehenengo aldiz elkarrekin aritu zirela Santa Barbaran. Eta biak bertan izango dira gaur, beste lau aizkolarirekin. Elkarren aurka ariko dira: Pikabea-Arbitza/Larra-Barrenetxea/Larrabide-Paolla.
EGITARAUA:
Goizean Diana txistulariekin.
11:00 Bertsolariak: Antton Garin, Unai Agirre eta Xabier Legarreta.
12:00 Meza.
13:00 Herri kirolak: aizkolariak, txingak eta lokotxak.
14:00 Herri bazkaria.
Bazkalostean Bertsolariak.
17:00 Umeentzako
txokolatada eta jokoak.
18:00 Erromeria trikitilariekin.