Plenoa izan zen ostegunean Udaletxean, eta bertan, onartu zen Arau Subsidiarioen partehartze programa garatzea, Hernani barruko garraio publikoaren kontratazioa, eta isunak arautzen dituen ordenantza.
Arau Subsidiarioen testu bateratua erakusgai irailean
Plenoak onartu zuen Arau Subsidiarioen testu bateratuaren parte hartze programa garatzea, Gobernu Taldearen eta Ezker Batuaren aldeko botuekin; gainerako alderdiek aurka bozkatu zuten. Bertan aurreikusten da irailean testuaren edukiera eta proposamenak jendaurrean ikusgai jartzea. Erakusketa Biteri kultur etxean jarriko da, eta honek duen ordutegia izango du.
Baita ere, material berezi bat egingo dute testuaren inguruan, herriko etxeetara eta elkarteetara bidaltzeko. Horrez gain, hitzaldiak egingo dituzte Biteri kultur etxean, irailaren 9an eta 15ean, arratsaldeko 19:30etan. Hitzaldiaren berri prentsa bidez emango dute. Eta azkenik, Arau Subsidiarioen Testu Bateratu osoa Udalaren web orrian zintzilikatuko dute.
Isunak arautzen dituen
ordenantza onartu zen,
aho batez
Osteguneko Plenoan baita ere onartu zuten oinezkoen eta ibilgailuen isunak arautzen dituen Udal Ordenantza. Ordenantza alderdi guztien aldeko botoarekin onartu zen. Orain erakusgai jarriko dute, 30 egunez, erreklamazioak jartzeko, eta erreklamaziorik egongo ez balitz, automatikoki onartutzat emango da.
Herri barruko garraio
publikoaren kontratazioa Ceraini egitea onartu zen
Azkenik, osteguneko Plenoak, alderdi guztien botoekin onartu zuen herri barruko garraio zerbitzu publikoaren kontratazioa. Erabaki zen kontratazioa Jose Ignacio Cerain Lizeagari egitea.