Fernando Ros ‘Naparra’ gogoan izan dute hainbat herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 30a, 02:00

Fernando Ros Naparra hil zela 24 urte bete ziren herenegun eta haren herio­tza gogoan izan zuten hainbat herritarrek Hernanin. An­tzio­la auzoko Bidebieta plazan izan zen ekitaldia.
Naparra 1986ko uztailaren 28an hil zen Hernanin, errefuxiatuen estradizioak sala­tzeko protestaldi batean, des­karga elektriko bat jasanda.  
Naparra Abarzuzakoa zen (Nafarroa), baina Her­nanin bizi izan zen 1978az geroztik. Bere jaioterrian ere egin  zen haren omenezko ekitaldia igandean. 40 bat lagun elkartu ziren, tartean, Her­na­niko 15. Ekitaldian, Li­za­­rra­ko AAMk eta Abarzu­zako eta Hernaniko lagunek hartu zuten hitza eta Na­parra go­gora ekartzeaz gain, momentuko egoera politikoaz aritu ziren. Jon Anzaren he­riotza ere izan zuten ahotan.

Datorren urtean ekitaldi berezia
Datorren urtean, Naparraren heriotzaren 25garren urteu­rre­na izan­go dela eta, ekitaldi be­re­zia antolatuko dute Abar­zu­zan. Hernanin ere ba­li­teke zerbait berezia egitea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!