Kazetaritza lan onenari, 2.000 euroko saria

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 30a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak Kazetaritza Lehiaketa antolatu du, sorkuntza, euskarazko prentsa eta herri prentsa sustatzeko asmotan. Lehiaketa Dobera Sariaren Vgarren edizioa izango da, eta Her­naniko Kronikaren 10garren urteurrenaren harira antolatu du.
Lehiaketan sarituko da Hernaniri buruzko kazetari­tza lanik onena, 2.000 euroko sariarekin. Saria bakarra izango da.

Hernani gai moduan
hartuta, 10 erreportaje

Hernanirekin lotura duen gai bat hartuta, lehiakideak 10 erreportaje edo elkarrizketa egitea sarituko da. Lehia­ketara aurkezteko erreportaje bat egin beharko da, eta baita ere aurkeztu beharko dira beste 9 erreportajeren proiektuak edo zirriborroak.
Gaia edozein izan daiteke, baina Hernanirekin erlazio zuzena izan beharko du:  adibidez izan daitezke Uru­meako zentral elektrikoak, Hernaniko kirolariak, etorkinak Hernanin... Hau da, hamar erreportajeak gai beraren ingurukoak izan behar dute.

Urriaren 8rako aurkeztu behar dira

Lehiaketara aurkezten diren lanak urriaren 8a baino lehen bidali edo eraman behar dira Dobera Euskara Elkartera; helbidea da Larramendi 11, behea.
Aurkezteko, izen-emate orria behar bezala betea aurkeztu behar da, eta orria www.­dobera.com web orrian edo Doberako bulegoan eskuratu behar da.
Testu eta irudiei dagokienez, formatu digitalean aurkeztu behar dira. Testuak aurkeztu daitezke Word formatuan edo Quark Xpress-en maketatuta (azken hau baloratu egingo da). Erreporta­jeak 6.000 karaktere izan behar ditu eta argazkiak kalitate altukoak izan behar dute.

Epaimahaia izango da
Lehiaketako epaimahaia Do­bera Euskara Elkarteak izendatuko du, eta gero epaimahai horrek aukeratuko ditu lehiaketarako lanak. Anto­latzaileek 2010eko azaroaren 5a baino lehen emango die partaideei erabakiaren berri. Aurkeztutako lanek behar bezalako balioa ez badute, epaimahaiak saria eman gabe utzi dezake.
Horrez gain, Dobera Euskara Elkarteak bi urteko eskubidea izango du lehiaketara aurkeztu diren lanak erabili eta argitaratu ahal izateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!