Testu Bateratuari buruzko azalpenak eman ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 11a, 02:00

Uztaileko Plenoan, Arau Subsi­dia­­rio­en Errebisioaren Testu Bate­ra­tuari ha­sie­rako onarpena eman zi­tzaion, 12 urte tra­mitazioetan pasa on­doren, eta orain era­kusketan dago hi­la­bete osoan Biterin. Alegazioak egiteko aukera ere badago. Di­bulgazio fase horren ba­rruan, Udalak liburuxkak banatu ditu etxez etxe eta bi hitzaldi antolatu ditu Testu Bateratuari bu­ruz­ko azalpenak ema­te­ko; biak ber­di­nak. Herenegun izan zen lehenengo txan­­da eta bertan Marian Bei­tialarran­goi­tia Alka­tea eta Imanol Ji­me­nez arki­tek­toak eman zuten proze­suaren eta Arau Subsidiario ho­riek herrian era­gin­go du­ten aldaketen berri. Bigarren hi­tzal­dia as­teazkenean, 19:30etan izango da, Bi­te­rin.

«Ahal dugun neurrian saiatu gara koherentzia ematen errebisioari»
Aurreko Arau Subsidiarioak 1996ra arte izan ziren indarrean, eta orduko Udalak era­baki zuen errebisio bat hastea. Erre­bi­sio prozesuak 1998tik 2007ra arte iraun zu­en, urte hartan Dipu­tazi­oak onartu egin baitzuen Arau Subsi­dia­rioen Erre­bi­si­oa, baina par­tzial­ki; hainbat alor bertan behera utzi zi­tuen. Hori ho­rretan zela, egun­go Go­ber­nu Taldeak ira­bazi zituen hautes­kundeak eta egungo Uda­lari ego­ki­tu zaio Dipu­tazioak bertan behera utzi­tako alorretan aldaketak egi­tea; hau da, Arau Subsidiarioen Errebi­sio­a­ren Tes­­tu Bateratua sortzea. Hala azal­du zuen Ji­me­nezek eta gaineratu zu­en, esku artean aurkitu dutenari ahal den neurrian kohe­rentzia ematen saiatu di­re­la eta herri­ta­rren beharretara ego­kitzen. Esa­terako, etxe­­bizitzei dagokie­nez, 2.686 etxe­bizitza be­rri egingo dira, aurreko arau­ak biltzen zue­­na baino 164 gutxiago. Jime­nezek, es­­ta­­dis­tiketan oina­rrituta, azal­­du zuen Her­na­nik 800-1.400 etxe­bizi­­tza beharko lituz­ke­ela 8 urtetarako eta arau­ak biltzen due­na 16-20 urterako dela, bai­na ahale­gin­du arren, Arau Subsidia­ri­o­­­en Errebisi­oak ez duela utzi Testu Bate­ra­t­uan etxe gutxiago egiten. Horrez gain, testu bateratuaren bidez, lurzoru gutxia­go erabiliko da, erriberako lurretan ez da erai­­ki­ko, kultur ondarea babestuko da, eta jasan­garri­ta­sun eta ingu­rumen iriz­pi­deak eta Mugi­kortasun Plana beteko di­ra, besteak beste, herenegun azalduta­koa­­ren arabera.

Irrigoenea eta Papelera del Norte botatzearekin kezkatuta herritarrak
Gaiak duen garrantzia ikusita, herria­ren etor­kizuneko antolamendua ber­tan bil­tzen baita, herri­tar mordoa azaldu zen hi­tzal­dira. Aldaketa ugari izango dira he­rri­ko hainbat auzotan, esaterako, Irrigoe­nea botako da Leo­kako bidezubia berres­ku­ratzeko as­mo­­tan eta Papelera del Nor­te ere Floridatik kenduko da, bide berria egi­­teko, trenbide azpitik. Zenbait he­rri­ta­rrek desadostasuna eta kezka azal­du zu­ten. Irrigoeneari dagokio­nez, azaldu zu­ten etxea XVII. men­de­koa dela, herrita­rren parte dela eta ho­ri botata ez dela zu­bi­a­­ren beste begirik azalduko. Erabaki ho­­rren aurka sinadurak biltzen ari direla ja­kinarazi zuten. Papelerari dagokionez, be­rriz, Alkateak ziurtatu zuen Galarre­ta­ko proiektuaren barruan, hiribarrutik ate­ra­tzen diren industria guztiek tokia ziur­tatua dutela, baita Papelerak ere. He­rri­tarren ekarpenak aztertuko dituztela gaine­ratu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!