Larunbatean, San Inazio Eguna izango da eta gaurtik igandera bitarte ospakizunetan izango dira Donostiako Loiola auzoan. Hernanin bizi diren hainbat loiolatarrek bertara joateko gonbitea luzatzen diete herritarrei. Arratsaldean ekingo diete festei eta gau partean ez da girorik faltako, lau kontzertu, karaokea eta zenbait txapelketa umoretsu antolatu baitituzte.
Sindrome de Parker talde hernaniarra bihar
Bihar, San Inazio bezpera izaki, egun osoan zehar izango dira ekintzak, hala nola, jolasak, herri bazkaria, pelota, danborrada... Kontzertuak ere izango dira, tartean, Hernaniko Sindrome de Parker taldea.
Horrez gain, aurtengo jaietan nabarmentzekoak dira Hontza elkartearen 25garren urteurrena eta etzi, San Inazio Egunean izango diren nazioarteko folklore jaialdia eta kanpoko pintura lehiaketa.
EGITARAUA:
Gaur:
18:00 Esku pilota eskolako
txapelketaren finalak.
18:30 ‘Loiola parade II’
prestatzeko haur tailerra.
20:00 Jaien hasiera,
txupinazoa parkean.
20:00 ‘Loiola parade II’
konpartsaren irteera.
22:30 Kontzertuak parkean: Wha wha buga band, Tacumah eta Itaca band.
23:00 Reyerta kontzertua
topagunean.
01:00 Karaokea parkean eta zenbait txapelketa umoretsu.
Bihar:
09:00 Diana txistulariekin. 10:00 Txokolatada eliz kalean. 11:00 Haur jolasak eliz kalean.
14:00 Herri bazkaria karpan.
16:30 Partxis txapelketa.
18:00 Txan-en saioa parkean.
18:30 Pala txapelketako finalak.
19:00 Danborrada.
19:30 Buruhaundi eta erraldoiak.
23:00 Kontzertuak parkean: Sindrome de parker, Maha eta Los zopilotes txirriaos.
23:00 Reyerta kontzertua.
00:00 Banderen igoera plazan.
00:00 Zezen suzkoa parkean.
Larunbata, San Inazio Eguna:
08:00 Txokolatada eliz kalean. 09:00 Diana txistulariekin. 10:30 Kanpoko pintura lehiaketa.
10:45 Herri krosa.
11:30 Haur jolasak Eliz kalean.
12:00 Patata tortilla lehiaketa.
12:00 Pintura azoka.
12:00 Meza nagusia.
14:15 Bazkaria Gure Babesan.
18:30 Folklore jaialdia (Atari-Eder).
18:30 Sagardo Jaia Eliz kalean.
19:00 Buruhaundi eta erraldoiak.
19:00 Batelen estropada.
19:00 Pelota txapelketa herrikoaren finalak.
20:00 Batel estropada herrikoia.
23:00 Trakets taldea.
00:00 Bandera jaitsiera.
00:00 Drac i diables can Sant Joan Montcada i reixac taldea.
Igandea:
08:00 Barrene herrikoia.
09:00 Diana txistulariekin. 11:00 Puzgarriak Eliz kalean.
12:00 Kantujira.
14:00 Gaztelumendi anaien bertso-saioa.
14:30 Bertso-bazkaria karpan.
17:00 Mus txapelketa karpan.
18:00 Xakea Eliz kalean.
19:00 Buruhaundi eta erraldoiak.
19:30 Toka plazaburu kalean.
20:00 Kukaina ibaian.
22:00 ‘Artzaren begia’ kale
antzerkia Eliz kalean.
23:00 Iltzearen agurra.
01:00 Azken traka ibaiertzeko pasealekuan.