Kontzentrazioa gaur Plazan, eta bihar errepideetan ekimenak, presoen eta iheslarien es­kubideak aldarrikatzeko eta dispertsioa salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 30a, 02:00

Os­tiralero bezala, gaur, kalera aterako dira hainbat herritar euskal preso politikoen eskubideak aldarrika­tzera. Hilabeteko azken ostirala izanda, Gudarien plazan kontzen­tra­zioa izango da, 20:00e­tan, Gaixo larriak eta kondena osoa betea duten presoak etxera lelopean. Horrez gain, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, urtero bezala, ekintza nazionalak antolatu ditu udan, presoen eta iheslarien eskubideak aldarrika­tzeko eta dispertsioa salatzeko. Ekintza horietako bat bihar izango da; errepideetara aterako dira aldarrikapenak, hain zuzen. Hernaniarren­tzat hi­­tzordua Atsegindegin da 11:00etan. Bertatik kotxeetan abiatuko dira eta Resan utziko dituzte. Andoain-Billabona tar­teko zatia banderolaz bete­tzea da asmoa. Eta igandean, berriz, Loiolako Santutegian izango da aldarrikapena. Deialdia 08:15etan da Atsegindegin, autobusean joateko. Apun­ta­tzeko zerrenda Garinen dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!