Hernaniko Torneoa bukatzear da. Atzo jokatu ziren finalerdietako azken partiduak eta erabakita geratu da finalera zeintzuk pasako diren. Bertan izango dira zazpi hernaniar: infantiletan, Noble-Etxenike II; kadeteetan, Urkizu-Etxegoien; jubeniletan, Aizpitarte; eta seniorretan, Esnal-San Sebastian. Finalak larunbatean 10:00etan jokatuko dira Kiroldegiko pelotalekuan.
Finalerdietako emaitzak
Finalerdietako partiduak aste honetan jokatu dituzte eta ondokoak izan dira emaitzak: infantiletan, Noble-Etxenike II 18/Matxain-Aranburu 5 eta Azpiroz-Aranguren 18/Arteaga-Prieto 15; kadeteetan, Urkizu-Etxegoien 18/Leonet-Garcia 11 eta Eskudero II-Jauregi 18/Loitegi-Lizaso 15; jubeniletan, Barandiaran-Aizpitarte 18/Irastorza-Lizeaga 15 eta Santxo-Uranga 18/Lujanbio-Gurutzalde 4; eta seniorretan, Esnal-San Sebastian 18/Oiaga-Alvarez 9 eta Aranburu-Elola 18/Errasti-Catalina 15.
Iñaki Esnal Villabona Torneoko finalean, gaur
Iñaki Esnal pelotari hernaniarrak Villabona Torneoko finala jokatuko du gaur 19:00etan. Esnal Zumaiako pelotari batekin ari da jokatzen, Iribarrekin, eta aurrez aurre izango dituzte Lizaso eta Erreka. Partidu parekatua espero da eta pelotari hernaniarraren esperientzia erabakigarria izan daiteke. Finalera heltzeko Senperena-Biaini irabazi zieten final laurdenak eta Errasti-Aranalderi finalerdiak.