Ibilbideko ehiza tiraldia jokatu zen Arkaleko zelaian, eta Lazaro Oyarbide hernaniarra izan zen onena, desenpatean jaurtitako 25 plateretatik 24 botata. Txapelketan Txantxangorri elkarteko 20 ehiztarik hartu zuten parte.
Aurreneko tiraldian hiru berdinketa izan ziren
Txapelketan 25 plater jaurtitzen dituzte, eta irabazlea da gehien bota edo puskatzen dituena. Kasu honetan ordea, parte hartzaileetako hiruk plater kopuru bera bota zuten, 22: Oyarbidek, Argotek eta Redondok. Hortaz, desenpatea jokatu zuten, eta onena Lazaro Oyarbide izan zen, 24 plater botata. Jose Luis Argotek eta Antonio Redondok berriz, 21 plater puskatu zituzten desenpateko tiraldian.
Laugarren Antonio Aranburu izan zen 21 plater botata, bosgarren Iñaki Urdampilleta 20 botata, seigarren Jesus Arrieta 19 botata, zazpigarren Roberto Garcia 19 botata, zortzigarren Angel Alberdi 18 botata, bederatzigarren Cristobal Barragan 17 botata, eta hamargarren Txitxo, 16 botata.
Erregulartasun saria
Jose Luis Argotek jaso du
2010eko erregulartusun saria ere banatu zuten, eta ehizlari erregularrena Jose Luis Argote izan da, 110 plateretatik 85 botata. Bigarren postuan Asier Tejada geratu da 81 botata, eta hirugarren Cristobal Barragan, 79 plater puskatuta. yy