Ostegunetan bakarrik izango da bulegoa zabalik

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 1a, 02:00

Udara opor garaia dela kontuan izanda, Mendiriz Mendiko bulegoaren ordutegia aldatu egin dute abuztuan. Urte osokoa astelehen, ostegun eta ostirala izaten da, baina abuztuan, ostegunetako bakarrik mantenduko dute. Bulegoa zabalik izango da arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Horrez gain, Mendiriz Mendiko kideek jakinarazi dute, abuztuan ezingo dela federatu txartela tramitatu, opor garaia dela kontuan izanda, federazio bulegoak itxita daudelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!