Hernaniarrek 415 aldiz eman dute odola urtea hasi denetik, eta helburua da urte amaieran 900 odol estrakziora iristea

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 28a, 02:00

Abuztuaren 3an, hau da, datorren asteartean izango da odola emateko aukera Hernanin. Estrakzioak anbulatorioan egingo dituzte, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara.

Hego Euskal Herria da Es­tatu mailan odol emaile eta donante gehien dituen herria, eta tartean, hernaniarren do­nazioak esanguratsuak dira. Urtea hasi zenetik 415 odol estrakzio egin dira Hernanin, gehienak urtarrilean, 69. Hala ere, joan den urteko datuekin alderatuz gero, estrakzioak jaitsi egin dira bai Hernanin, eta baita orokorrean ere. Horregatik, Gi­puzkoako Odol Emaileen el­karteak helburu bat jarri du, urte amaieran 900ekoa izatea odol estrakzio kopurua. Odola eman nahi duten herritarrek asteartean izango dute aukera Hernanin, anbulatorioan, arratsaldeko 18:30­etatik 20:30etara. Odola emateko baldintzak, besteak beste, dira 18-65 urte bitartean izatea eta osasun ona izatea. Urtean egin daitezkeen odol estrakzioei dagokienez, gizonezkoek odola lau aldiz eman dezakete, eta emakumezkoek berriz, 3tan.


Hilabeteko bataz bestekoa 59 odol emailekoa da
2009an behera egin zuten odol estrakzioek Hernanin, eta aurten ere joerak ildo beretik jarraitzen du. Urta­rriletik uztailerako odol emai­leen bataz bestekoa eginez gero, joan den urtean 63 estrakzio egiten ziren hilabetean, eta aurten 59 egin dira. Gipuzkoako Odol Emai­leen elkarteak Kronikari adierazitakoaren arabera, gaur egun dagoen eskaria betetzeko, urteko odol estrakzio kopuruak gora egin beharko luke. 1.000 biztanleko herri batean 50 donazio egin beharko lirateke, hortaz, Hernaniren kasuan, biztanle kopurua kontuan izanda, 900 lagunek eman beharko lukete odola urtean. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!