Esnal eta San Sebastianek gaur jokatuko dute Oiaga eta Alvarezen kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 27a, 02:00

Hernaniko pelota torneoko finalerdietako partidua jokatuko da gaur, arratsaldeko 17:00etan, kiroldegian. Senior mailako partidua izango da, eta aurrez aurre izango dira, Esnal eta San Sebastian, eta Oiaga eta Alvarez. Gainerako hiru partiduak berriz, bihar jokatuko dira, ordu berean, kiroldegian baita ere: infantiletan Artega eta Prietok jokatuko dute Gastañaga eta Arangurenen kontra; kadetetan, Santxo eta Ulangak jokatuko dute, Lujanbio eta Gurutzalderen aurka; eta azkenik, jubeniletan, aurrez aurre izango dira Santxo eta Ulanga, eta Lujanbio eta Gurutzalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!