Tokiko Gobernu Batzordea izango da gaur, eguerdiko 14:00etan, Alkatetzan. Bertan, 18 gai izango dituzte hizketagai, horien artean ondorengoak: Ereñotzuko apaiz-etxea berritzea; Villa Ave Mariako teilatua aldatzea, Santa Barbarako lur parkean betelana egitea eta Ibarluze poligonoan Garbigunea jartzeko baimena. Horretaz gain, 2010eko dirulaguntzei dagokienez, hainbat talde eta elkarteren hitzarmen proposamenez ere arituko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!