Santa Ana eguna ospatuz agurtu zituzten festak Astigarraga eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 27a, 02:00

lau egun festa giroan igaro ondoren, atzo bukatu ziren Santio jaiak Astigarragan eta Aranon. Orain, abuzturuaren 16an, San Roke egunak hartuko die erreleboa San­tioei bi herrietan.


Herri kirolek jendetza erakarri zuten
Astigarragan Santa Ana Eguna festetako nagusienetakoa izaten da Astigarragan, eta eguraldiak lagunduta, bertako eta inguruko jende ugari bildu zen herri kirolak ikustera. Eguer­dian idi dema, sagardo dastaketa eta bertsolariak izan ziren. Eta arratsaldean, As­tigarragako auzotarren ar­teko apostua izan zen: San­tia­­go­men­di, Ergobia eta Erre­kalde auzoak aritu ziren besteak beste, idi proban, tron­tzan, eta zaku lasterketan.


Jubilatu eguna Aranon
Aranon berriz, jubilatuen eguna izaten da azkena, eta ospatzeko bazkari eder baten bueltan bildu ziren bertako aiton-amonak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!