Larunbatean, San Inazio Eguna ospatuko dute Santa Barbaran eta herri bazkaria antolatu dute, 14:00etan. Bertan bazkaldu nahi duenak, aldez aurretik erosi behar ditu txartelak. Salgai daude, 25 euroan, Kitto eta Aralarren. Txartelak erosteko azken eguna bihar izango da, iluntzean kenduko dituzte. Bazkariko menua izango da marmitakoa, txuleta eta Adarragako brazo gitanoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!