Banakako Txapelketako azken partidua herenegun jokatu zen Uterga eta Endikaren artean, eta Utergak 30-16 irabazita, bera
da Casino Kursaal Torneoa jokatzeko sailkatu den hamaikagarren eta azken erremontista. Torneoa aste honetan aurkeztuko dute eta honako pelotariek hartuko dute parte: Urrutia I, Zeberio II, Ezkurra, Juaristi, Lizaso, Urriza, Uterga, Olazar, Matxin IV,
Etxabe II eta San Miguel.
Banakako Txapelketako partiduaz gain, beste hiru partidu ere jokatu ziren herenegun Galarretan. Ezkurra-Badiola eta Urriza-Urrutiaren arteko partidu estelarra oso erakargarria izan zen. Ezkurrak eta Badiolak irabazi zuten 40-37. Partidua oso parekatua izan zen momentu guztian, baina azkenean gorriek irabazi zuten. Gainerako bi partiduen emaitzak honakoak izan ziren: Agirresarobe-Olazar 40/Etxeberria IV-Agirrezabala 37; eta Etxabe II-Barrenetxea IV 29-Zulaika-Zubiri 30.
Horrez gain, datorren ostegunean ere izango dira partiduak, 16:00etatik aurrera: Urrutia II-Aizpurua II/Matxin VI-Urko; Zeberio II-Lizaso/Urriza-Urrutia I; Juaristi-Ion/Urtasun-Badiola; eta Matxin IV-Baleztena/Etxeberria IV-Zubizarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!