Jubilatuen Eguna gaur Aranon, eta Santa Ana ekitaldiz betea, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 26a, 02:00

Santa Ana Egunez, eta San Juakin ere bai, gaur bukatuko dira Santio jaiak Arano eta Astigarragan. Aranoa­rrek jubilatuei zuzendutako eguna ospatuko dute eta as­ti­gartarrek baserritarrei zu­zen­dutakoa.
Hori horrela, Aranon, meza, hamaiketakoa, pelota partiduak eta jubilatuen bazkaria izango dira.
Astigarragan, berriz, ur­te­­­ro bezala, ekitaldiz betetako eguna antolatu dute. Eus­kal Herriko jakien azoka, sa­gardo dastaketa, bertsolari­ak, idi dema, bazkaria eta herri kirolak izango dira, besteak beste.

GAURKO EGITARAUAK:

Aranon:

11:00 Meza.
12:00 Hamaiketakoa.
Ondoren, pelota partiduak haur eta jubenilen artean: Mujika-Apezetxea/Altsua-Apezetxea eta Lopez-Elorza/Lujanbio-Murgiondo.
14:00 Jubilatuen bazkaria Imanol Lazkano eta Joxe Agirre bertsolariekin eta Jexuxen
jazbanarekin.

Astigarragan:
07:00 Gosaria txosna-gunean.
10:00 Sta. Ana eguneko ospakizunen hasiera Foru
plazan.
10:00 Zubietako Joaldunak.
11:00 Euskal Herriko jakien azoka.
11:00 Trikitilarien Kalejira.
11:00 Astigarragako VII. Herri Krosa.
11:30 Sagardo dastaketa.
12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.
12:00 Idi Dema.
14:30 Bazkaria Rezola
sagardotegian. Txartelak Zipotzan eta plazako kioskoan.
17:00 Haur eta gaztetxoen­tzat sokamuturra eta pottokak
ikastolako atarian.
18:00 Herri Kirolak Foru plazan. Astigarragako Santia­go­mendi, Ergobia eta Errekalde auzoen arteko probak.
18:30 Haurrentzako ikuskizuna: ‘Baserriko saltsa’ Apeztegi plazan.
19:30 Trikitilarien erromeria Foru plazan.
20:00 Hegaluze-jana Pilotari kalean.
20:00 Trakets taldea J. Barandiaran plazan.
20:30 Afari-merienda ­txosnetan.
23:00 Su Festa, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.
23:15 Zezensuzkoa eta Trakets taldea J. Barandiaran plazan.
01:30 Jaien agurra
txosnetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!