Göteborg-en, Suedian, Munduko Master Txapelketa jokatuko da bihartik abuztuaren 7ra bitarte eta bertan izango dira Hernaniko hiru igerilari: Luis Goñi, Iñigo Goñi eta Aitor Goñi anaiak, hain zuzen.
Luis Goñik (35-39 kategoria), 800m libre, 400m libre eta ur irekietan (3km) frogetan hartuko du parte.
Iñigo Goñik (30-34 kategoria), berriz, 100m libre, 200m libre, 100m bizkar eta 50m bizkar frogetan hartuko du parte.
Eta Aitor Goñi (30-34 kategoria), 100m libre, 100m bizkar eta 400m libre frogetan arituko da.
Hernaniko igeriketa taldeak zorte ona opa die hirurei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!