Santa Barbara, Ibarluzeko garbigunea, Ereñotzuko apaiz-etxea eta Villa Ave Mariako lanak hizketagai, besteak beste, bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 26a, 02:00

Bihar, 14:00etan, Tokiko Gobernu Batzordea izango da Alkatetzan (2. pisua). Bertan, 18 gai izango dituzte erabaki­tzeko. Eta besteren artean hizketagai izango dituzte hainbat obra: zehazki, Santa Barba­ra­ko lur parkean betelana egiteko baimen eskaera, Ibarluze po­ligonoan Garbigunea jartzeko baimen eskaera, Ereñotzu­ko apaiz-etxea berritzeko obren behin-behineko esleipena eta Villa Ave Mariako teilatua alda­tzeko obren behin behineko esleipena. Horrez gain, 2010e­ko dirulaguntzei lotuta, hainbat talde eta elkarteren hitzarmen proposamenaz ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!