Chillida Leku museoak ekintza berri bat jarri du martxan uda honetan: familiei zuzendutako bisita-tailerrak. Abuztua bukatu arte, larunbatero izango da parte hartzeko aukera, doan (sarrera ordainduta). Ekimenak bi zati ditu: alde batetik, gidari batek lagunduta museoa ikusi ahal izango da. Eta bestetik, bi tailer izango dira txandakatuz: Lupo eta Artistaren kutxa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!