madalenak ospatzeko egun osoko festa izan zen atzo Lizeaga auzoan, eta eguraldiak askorik lagundu ez arren, girorik ez zen falta izan. Goizean haurrentzako jolasak izan ziren, hala nola, lokotxak, zaku karrera eta sokatira. Sasoi ederrean daudela erakutsi zuten auzoko gaztetxoek.
Ondoren, lehiaketen txanda izan zen. Txistorra lehiaketan 6 partaide izan ziren: Vanesa eta Miguelo harategia, Pineda, Josu Alkorta, Alberdi, Putxueta eta Iñaki Etxaniz. Pinedak irabazi zuen. Patata tortilla lehiaketara 10 tortilla aurkeztu ziren. Egileak honakoak izan ziren: Gaspar, Maddi, Lizeaga taberna, Aixa, Maribel Martin, Igone Odriozola, Loren Oiarbide, Rosi, Silvia eta Arantxa Egilego. Epaimahaiaren arabera, Rosik egin zuen tortillarik goxoena, Arantxa Egilegok ondoren, eta Maddirena ez zen urruti ibili. Marrazki lehiaketan berriz, Eider Alvarez, Julen Baz, Julen Raigon eta Naiara Sanchez izan ziren sarituak.
Bazkaltzeko, 200 lagunentzako paella prestatu zuten, 20kg arroz eta behar adina saiheski eta oilaskorekin. Arratsaldetik ilunabarrera, berriz, Diskofesta izan zen eta guztiek batera dantzan agurtu zituzten jaiak, euriari aurre eginez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!