Probintzia mailako Bola Txapelketa igandean, Aian

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 28a, 02:00

Txapelketan parte hartzeko izena goizean eman behar da, bolatokian bertan, 09:30etatik 10:30etara. Saria aurreneko hamarrentzat izango da.

Hernaniko bolariek hi­tzordua dute igandean, bola tiraldia izango baita Aian. Tiraldia probintzia mailakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek, ohitura den moduan, aldez aurretik eman beharko dute izena. Izen-ematea bolatokian bertan izango da, goizeko 09:30etatik 10:30etara.

Saria izango da aurreneko hamarrentzat
Aurten ere sari bikainak izango dira txapelketan aurreneko hamarren artean sailkatzen direnentzat. Au­rre­nekoak jasoko ditu txapela, trofeoa, 72 euro eta inskripzioetan bildutakoaren %40a; bigarrenak trofeoa, 60 euro eta inskripizioen %20a; hirugarrenak trofeoa, 54 euro eta inskripzioen %10a; laugarrenak 48 euro eta inskripzioen %10a; bosgarrenak 42 euro; seigarrenak 36 euro; zazpigarrenak 30 euro; zor­tzigarrenak 24 euro; bedera­tzigarrenak 18 euro, eta hamargarrenak 12 euro. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!