Hernaniarrak txapeldun Valentzian

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 26a, 02:00

CD Hernaniko infantil taldeak Valentzia CF Cup irabazi zuen herenegun Madrilgo Sporting Boadilla taldeari fi­nalean nagusituta. Penal­tie­tara irabazi zuten txuri-berdeek, 2na berdindu ondoren. Partidua oso ondo hasi zen hernaniarrentzat, lehenengo minutua bete gabe zegoela, Julen Isasak hernaniarren go­la sartu zuen. Bigarren zatian, berriz, partidua bukatzeko 8 minutu besterik falta ez zirenean, madrildarrek berdinketaren gola sartu zuten, eta pare bat minutu beranduago, 2-1ekoa iritsi zen. Eta partiduko azken minutuan, Mikel Liza­razuren jokaldi bikain bat tar­teko, Peru Erroizeneak gola sartu zuen, Hernani berdinketara eramanez. Ondori­oz, penaltietan erabaki zen partidua. Penalti jaurtiketetan talde bakoitzak 5etik bat huts egin zuen, eta 6garren pe­nal­tian Aitor Sarriegik dotore sartu zuen bere penaltia. Ondoren, txanda madrildarrentzat izan zen eta azken penalti hori Unai Lazkano atezainak gelditu zuen. Hernaniarrak indartsu da­biltza denboraldi honetan, Valentzia Cup irabazteaz gain, Donosti Cup-en bigarren postua lortu baitzuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!