Donostiako Jazzaldia gaur bukatuko da eta azken egunean Jessye Norman sopranoaren eta Elvis Costello musikari britainiarraren emanaldiak izango dira, besteak beste. Norman, Kursaal Auditorioan izango da entzungai, 18:30etan, eta Elvis Costello and The Sugarcanes taldea Trinitate plazan, 21:00etan. Kontzertu horietarako sarrerak behar dira. Doako emanaldiak Heineken Karpan, Frigo Gunean eta Nautikoko terrazan izango dira arratsalde eta gau partean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!