Santio Eguna ospatuko dute gaur, Arano eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 25a, 02:00

Arano eta Astigarragan San­tio jaietan murgilduta dabiltza eta gaur izango dute egun haundia, Santio Eguna izaki. Hori horrela, bai batean bai bes­tean, ez da aspertzeko aukerarik izango.

Olasagasti eta Lopez
aizkoran eta punta-puntako lau bertsolari, Aranon
Santio Eguna behar bezala os­patzeko, egitarau erakargarria prestatu dute Aranon gaur. Eguerdian, mezaren ondoren, Arano eta Goizue­taren arteko ohiko partidua jokatuko da. Arratsaldean, berriz, herri kirolak izango dira. Bertan, aizkoran lehiatuko dira Olasagasti eta Lopez. Ondoren, punta-puntako lau bertsolarien saio­az gozatzeko aukera izango da: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Julio Soto eta Iker Zubeldia. Jaie­guna bukatzeko, parrillada eta Elustondo anai-arreben emanaldia izango dira.

Denetarik gaur Astigarragan
Goizeko 07:00etan aulki jo­koa­rekin eta txokolate jatearekin hasita, denetarik aurkitu ahal izango da gaur As­ti­garragan: musika, haur jolasak, dantza emanaldia, batukada, bertso-saioa, kale an­tzerkia, kontzertuak... Santio Eguna ondo baino hobeto ospatzeko aukera izango da dudarik gabe.

GAURKO EGITARAUAK:

Aranon:
11:00 Meza.
12:30 Arano-Goizueta arteko ohiko pelota partidua. Aranotik Huizi-Legarreta eta Goizuetatik Apezetxea-Zabaleta.
18:00 Herri kirolak - Iparraldeko jokuak.
19:30 Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Julio Soto eta Iker Zubeldia.
Ondoren, Parrillada.
Gaua girotzeko: Elustondo anai-arrebak.

Astigarragan:
07:00 Aulki jokoa eta txokolate jana Foru plazan.
09:30 Txistularien Diana.
11:00 Meza nagusia ermitan.
11:00 Txirrindularitza 4-11 urte bitartekoentzat, Arrobitxulon.
12:30 Tximeleta txaranga.
17:30 Haurrentzako jolasak Apeztegi plazan.
18:00 Astigar taldearen dantza-erakustaldia pelotalekuan.
18:30 Massaranduba batukada.
19:00 Hamaika Bertutekoen bertso-saioa txosnetan: Iñaki Gurrutxaga, Jokin Labaien, Eneritz Zabaleta, Manex Agirre, Arkaitz Oiartzabal eta Alaia Martin.
20:00 Kale antzerkia: ‘Olimpikas 2012’. J. Barandiaran plazan.
22:30 The Uski’s taldea
J. Barandiaran plazan.
23:00 Laiotz taldea txosnetan.
23:45 Larrain-dantza Foru plazan.
00:30 Trikizio J. Barandiaran plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!