Iruretagoiena eta Rivas txukun, Munduko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 25a, 02:00

Atletismoan, junior mai­la­ko Munduko Txapelketa ari di­ra jokatzen, aste honetan, Kana­dan (gaur bukatuko da), eta ber­tan bi atleta hernaniarrek hartu dute parte Espai­nia­ko se­lek­zioarekin; Maitane Iru­re­ta­goi­e­nak eta Servando Rivasek. Biek maila ona eman dute, nahiz eta finalera sailkatzerik ez lortu.
Iruretagoienak bi frogatan har­tu du parte. Ostegunean 200m-ko frogan aritu zen eta sailkapen saioan seigarren egin zuen 24.70 denborarekin, bere markatik gertu ibilita (bere marka pertsonala 24.57­koa da). Froga Jodie Williams britainiarrak irabazi zuen 23.79ko denborarekin. Herene­gun, berriz, 4x100 erreleboan hartu zuen parte eta Irureta­goi­e­naren taldea azkena izan zen 46.36 denbora eginda. AEBek irabazi zuen 43.56 denborarekin.

71,50m gainditu behar
Servando Rivasek herenegun hartu zuen parte mailu jaurtiketa frogan eta bere marketatik gertu ibili zen, baina ez zuen finalera pasatzerik lor­tu, 71,50m-ko marka gainditu behar baitzen. Servando­ren jaurtiketarik onena 65,71m­-­koa izan zen. Urru­ti­en jaurti zuena Conor McCullogh estatubatuarra izan zen; 76,50m egin zituen, hain zuzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!