Guztiak prest gaur Lizeagan, Madalenak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 25a, 02:00

Hamalau urteko hutsunearen ondoren, aurten hirugarren urtez ospatuko dira Ma­da­lenak Lizeaga auzoan eta guztiak prest dira egun osoko fes­tari ekiteko. Adin tarte eta gus­tu ezberdinetako auzotarrei zuzendutako ekintzak izan­go dira, goizeko 09:30e­tatik aurrera, txupinazoa botata.
Goizean eta arratsaldean haurrek izango dute zerekin gozatu. Jolasak, ur-globo gerra eta puzgarriak izango dituzte, besteak beste.

Patata tortilla lehiaketa
Lehiaketarik ere ez da faltako. Marrazki, txistorra eta patata tortilla lehiaketa izango dira. Azken horretan parte hartzeko tortillak 11:15 baino lehen entregatu behar dira. On­do­ren, paella-jate herrikoiaren bueltan bilduko dira auzotarrak eta festari bukaera musikarekin emango diote, Disko­festa izago baita.

EGITARAUA:
09:30 Txupinazoa.
10:00 Haur jolasen hasiera.
11:00 Txistorra lehiaketa.
11:15 Patata tortillak
aurkezteko azken ordua.
11:30 Patata tortilla
lehiaketa.
12:30 Marrazki lehiaketa.
13:00 Poteo herrikoia
auzoko tabernetatik.
14:00 Paella herritarra eta marrazki lehiaketako
marrazkiak jasotzea.
16:00 Ur-globo gerra
(eguraldiak laguntzen badu).
16:30 Puzgarriak.
17:00 Diskofesta eta
lehiaketen sari banaketa.
20:00 Festa bukaera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!