Gorrotxategik finala jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 15a, 02:00

Aitor Gorrotxategi Hernaniko pelotariak Burladako Torneoko finala jokatuko du gaur, Aitor Mendizabal bikotearekin. Partidua Burladako pelotalekuan jokatuko da goizeko 11:00etan hasita. Finalera iristeko, Gorrotxategi eta Mendizabalek Renobales eta Lopezen kontra irabazi zuten final laurdenetan; eta Anguita eta Jauregiren kontra, finalerdietan; bi partiduetan 22-10.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!