ASTEAZKENEAN zabaldu zuten Legazpin Chillida Lantokia museoa, Hernaniko Chillida-Leku museoaren osagarri izango dena. Museoa Legazpiko paper fabrika izandako eraikinean dago kokatuta, eta helburua da, Chillidak lantegian egindako orduak gogoraraztea: bertan egin zuen, besteak beste, Haizearen Orrazia obra famatua. Bisitariak Chillidaren obra batzuk ikusi ahal izango ditu bertan, baina batez ere, eskultorearen obrak nola sortu eta egin ziren ikusi ahal izango du.
Eraikinak garaiko itxura du
Oraingoz, museoak bi solairu ditu, eta bereizgarri nagusia da Chillidak bertan lan egin zueneko itxura bera mantentzen duela.