George Benson haundia ikusgai gaur, Kursaal Auditorioan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 24a, 02:00

GEORGE Bensonen jazz emanaldia ikusteko aukera izango da gaur Donostiako Kursaal Auditorioan. Emanaldia arra­tsaldeko 18:00etan izango da, eta bi preziotako sarrerak jarri dituzte salgai, 28 eurotakoak eta 36 eurotakoak. Benson oso ezaguna da jazz munduan, batez ere, 60 eta 70 hamarkadetan argitaratu zituen album klasiko instrumetalengatik. Hala ere, estilo hau ez da Besonek bere karreran zehar jorratu duen bakarra: Hard bop estilotik R&B estilorako tartean dauden hainbat estilo sorta jorratu ditu hainbat urteetan. Adituek diote Benson ustekabekoa eta eklektikoa dela, eta ezinezkoa dela jakitea zein estilo jorratuko dituen etorkizunean.

Jazzaz doan gozatzeko aukera ugari gaur ere
Jazzaldiko gaurko izarra Benson bada ere, gune ugaritan izango da jazzaz doan gozatzeko aukera. Agertoki berdean estareko, The Divine Comedy eta The Pains of Being Pure at Heart emanaldiak izango dira. Eta gaur, berezitasun bezala, Uda­letxean ere izango da jazza: Pixie Dixie eta Bifunk emanaldiak izango dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!