Ekintzaz beteta datoz aurten ere, Santio eta Santa Ana

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 24a, 02:00

Urtero bezala, Santio eta Santa Ana Egu­nak ospatzeko, ekintzaz betetako egitaraua antolatu dute bihar eta etzi Astigarragan. Bihar ez dira faltako, musika, dantza, ikuskizun eta bertsoak. Eta Santa Ana egunez, berriz, toki ezberdinetako nekazari eta artisauen azoka, sagardo dastaketa, idi dema, bertsolariak eta herri kirolak izango dira, besteak beste.

Astigarragako jaien ba­rru­an, bihar eta etzi izango dira egun nagusiak, izan ere, Santio eta Santa Ana Egunak ospatuko dituzte. Hori horrela, ekintzaz betetako egitaraua prestatu du­te. Bihar, esaterako, goizean goizetik hasiko dira giroa berotzen aulki joko eta txokolate janarekin. Eta ondorengo or­duetan mu­sika izango da nagusi Txis­tularien Diana eta Txi­meleta txa­rangarekin. Arratsaldean, Astigar taldeak dantza erakustaldia eskainiko du eta dantzatzeko gogoz ge­ra­tzen denak aukera izango du Ma­ssa­randuba batukadaren errit­­­­mora ibiltzeko. Horrez gain, bertsorik ez da faltako Hamaika Bertu­tekoen eskutik eta kale antzerkiaz go­za­tzeko aukera ere izango da: Olim­pikas 2012. Santio Eguna kontzertu, Larrain-dantza eta erromeriarekin agurtuko dute. Santa Ana Egunez, berriz, pro­tagonista izango dira, ohi be­za­la, baserritarrak. Hori ospatzeko, Zubietako joaldunak, Eus­kal Herriko jakien azoka, sagardo das­taketa, bertsolariak eta idi de­ma izango dira goiz partean. Arra­tsaldean, berriz, herri kirolak Astigarragako auzo ezberdinen artean. Jaiak agurtzeaz Trakets, su artifizialak eta zezensuzkoa arduratuko dira, baina horren aurretik, hegaluzea jateko edo afari-merienda herrikoian parte hartzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!