Hasi dira Santioak Astigarragan. Atzo, Zipotza elkarteak jaurtitako txupinazoarekin lehertu da festa giroa eta astelehenera bitarte ez dute atsedenik hartzeko aukerarik izango astigartarrek. Gaur, haurrentzat, gazteentzat eta kirol zaleentzat izango dira ekintzak, batez ere. Goizeko 10:00etan, esaterako, Iker Ruizen omenezko 3x3 Saskibaloi Txapelketa hasiko da Kiroldegian. Egun osoan zehar izango dira partiduak. Ordubete beranduago, berriz, golfean ikasteko aukera izango dute haur eta helduek pelotalekuan. Eta arratsaldean, VIII. herri krosa, pelota erakustaldia eta V. esku-pelota jaialdia izango dira. Haurrei dagokienez, haur parkea izango dute goizeko 11:30etan eta 16:00etan Foru plazan eta ikastolako atarian. Eta horrez gain, 17:00etan, apar jaia. Sokamuturra eta pottokak ere izango dituzte 19:30etan. Gazteek ere izango dituzte beraiei zuzendutako ekintzak. Eguerdian kalejiran ibiliko dira eta ondoren, bazkaria egingo dute txosna-gunean. Bazkalostean, berriz, koadrilen arteko jokoak antolatu dituzte. Gau parteko giroa, Iheskide eta Jeimon Turk Band taldeek jarriko dute txosnetan. J. Barandiaran plazan berriz, Abba Revival taldeak.
Txikienek gogoz
ekin diete jaiei
Atzo eguerdian txupinazo txikia jaurtita, herriko txikienak izan ziren protagonista goiz eta arratsalde partean, eta jaietarako indartsu eta gogoz daudela erakutsi zuten, bazkari, jolas, ikuskizun eta txokolatadan.
Zipotza elkarteak 25 urte
Txupinazo ofiziala arratsaldean izan zen, Zipotza elkartearen eskutik. Aurten 25 urte betetzen ditu elkarteak eta urte hauetan egindako lana omentzeko egokitu zaio aurtengo txupinazoa jaurtitzea. Ondoren, ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan zen, Akelarrearen kalejira eta antzezpena egin baitziren.
Datozen egunetan bezala, atzo ere ez zen kontzerturik falta izan. Hesian eta Vendetta taldeek jo zuten. Gazteek berriz, topa egin zuten gauerdian, jaiak behar bezala hasteko.
Egitaraua
Uztailak 24
10:00 Iker Ruizen omenezko X. 3x3 Saskibaloi Txapelketa kiroldegian. Sariak 17:00etan.
11:00 Golfaren hastapenerako probak haur eta helduentzat pelotalekuan.
11:30 Haur parkea: puzgarriak, ludoteka, quad-ak, txalupak eta txu-txu trena Foru plazan eta ikastolako atarian.
14:30 Gazteen bazkaria txosna-gunean.
16:00 Haur parkea Foru plazan eta ikastolako atarian.
16:30 Koadrilen arteko jokoak txosna-gunean.
17:00 Apar jaia Foru plazan eta ikastolako atarian.
17:00 Astigarragako VIII. Herri Krosa. 9,8km-ko proba. Parte hartzeko 16:00etatik aurrera izena eman behar da Apeztegi plazan eta sariak 18:00etan banatuko dira.
17:30 Pelota erakustaldia palaz eta eskuz urritasun-intelektuala duten pelotarien eskutik.
18:00 Igandea txaranga.
19:30 Haur eta gaztetxoentzat sokamuturra eta pottokak ikastolako atarian.
19:30 Jose Luis Berakoetxearen oroimenean, eskupilota jaialdia.
23:00 kontzertuak txosnetan: Iheskide eta Jeimon Turk Band.
23:30 Golden Apple Quartet J. Barandiaran plazan.
23:30 Abba Revival kontzertua J. Barandiaran plazan.
00:00 Usadiozko Kanpai-errepika Done Jakue (Santiago) ermitan.
Uztailak 25, Santio Eguna
07:00 Aulki jokoa eta txokolate-jana dultzaineroekin Foru plazan.
09:30 Txistularien diana.
11:00 Meza Nagusia Done Jakue ermitan.
11:00 III. Txirrindularitza proba 4 eta 11 urtekoentzat Arrobitxulo kalean. Izena gaur eman behar da kiroldegiko harreran.
11:00 Xake Txapelketa Apeztegi plazan.
12:30 Tximeleta txaranga.
17:30 Haurrentzako jolasak Apeztegi plazan.
18:00 Astigar taldearen dantza erakustaldia pelotalekuan.
18:30 Massaranduba batukada.
19:00 Hamaika Bertutekoen bertso-saioa txosnetan. Iñaki Gurrutxaga, Jokin Labaien, Eneritz Zabaleta, Manex Agirre, Arkaitz Oiartzabal eta Alaia Martin.
20:00 Kale antzerkia: ‘Olimpikas 2012’, J. Barandiaran plazan. Euriarekin, pelotalekuan.
22:30 The uski’s taldearen kontzertua J. Barandiaran plazan.
23:00 Erromeria Laiotz taldearekin eta jokoak txosna-gunean.
23:45 Larrain-Dantza Foru plazatik abiatuta.
00:30 Trikizio taldea J. Barandiaran plazan.
Uztailak 26, Santa Ana
07:00 Gosaria txosna-gunean.
10:00 Sta. Ana eguneko ospakizunen hasiera Foru plazan.
10:00 Zubietako Joaldunak.
11:00 Euskal Herriko jakien azoka: erakusketa eta dastaketa.
11:00 Trikitilarien Kalejira.
11:00 Astigarragako VII. Herri Krosa.
11:30 Sagardo dastaketa.
12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus.
12:00 Idi Dema.
14:30 Bazkaria Rezola
sagardotegian. Txartelak Zipotzan eta plazako kioskoan.
17:00 Haur eta gaztetxoentzat sokamuturra eta pottokak ikastolako atarian.
18:00 Herri Kirolak Foru plazan
Astigarragako Santiagomendi, Ergobia eta Errekalde auzoen arteko probak.
18:30 Haurrentzako ikuskizuna: ‘Baserriko saltsa’ Apeztegi plazan.
19:30 Trikitilarien erromeria Foru plazan.
20:00 Hegaluze-jana Pilotari kalean.
20:00 Trakets taldea J. Barandiaran plazan.
20:30 Afari-merienda txosnetan
23:00 Su Festa Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik.
23:15 Zezensuzkoa eta Trakets taldea J. Barandiaran plazan.
01:30 Jaien agurra
txosnetan.