Umeen Eguna gaur Aranon, festei jarraipena emateko

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 24a, 02:00

Atzo ekin zieten aranoarrek Santio Jaiei. Hiru egun dituzte oraindik aurretik eta aspertzeko auke­rarik ez dute izango. Gaur Umeen Eguna izango da eta horrez gain, Feriya, tortilla lehiaketa eta oilasko jatea izango dira nagusi. Bihar, Santio Eguna ospatuko dute eta etzi, San Juakin eta Santa Ana, Jubilatuen Eguna.

Suziria jaurtitzearekin ba­tera hasi ziren atzo Santio Jaiak Aranon eta hiru eguneko festa giroa aurretik dute oraindik aranoarrek. Gaur, Umeen Eguna izango da eta puzgarriak, jolasak, txokolatada eta Arno ganadutegiko haziendak izango di­tuz­te txikienek. Horrez gain, Feriya eta tortilla lehiaketa an­tolatu di­tuzte azken urteetan egin bezala. Bertan, He­rriko produktuez gozatzeko aukera izango da, hala nola, gazta, sagardoa... He­rriko eskulangileen lanak ere erakusgai izango dira. Hori eguerdiko 12:00e­tan izango da. Gau partean, berriz, oilas­ko jatea eta Tapia, Ostolaza eta Aitzolen emanaldia izango dira.

Egun nagusia bihar
Santio Eguna bihar da eta os­pa­tzeko, ekintza mordoa an­tolatu di­tuzte: Arano eta Goizuetaren arteko pelota par­­ti­du­ak, herri kirolak, aizkola­riak eta bertsolariak izan­go dira. Ilu­na­ba­rrerako, be­rriz, parrillada izan­go da eta gaua girotzeko, Elus­­tondo anai-arrebak ariko dira. Festak etzi bukatuko dira, San Juakin eta Santa Ana egu­na­rekin. Urtero bezala, Jubila­tu­ei zuzendutako eguna izango da eta bazkari ederra izango dute aurten ere.

Egitaraua

Uztailak 24, Umeen Eguna
11:00 Meza.
12:00 Feriya eta tortilla
lehiaketa.
15:30 Puzgarriak eta ume jolasak.
18:30 Txokolatada.
19:00 Arno ganadutegiko haziendak umiantzat.
22:00 Oilasko jatia.
00:30 Tapia, Ostolaza eta Aitzol.

Uztailak 25, Santio Eguna
11:00 Meza.
12:30 Betiko pilota partidua Arano eta Goizuetako afizionatuen artean:
*Arano: Huizi-Legarreta.
*Goizueta: Apezetxea-Zabaleta.
18:00 Herri kirolak: Iparraldeko jokuak.
Ondoren, Aizkolariak: Olasagasti eta Lopez.
19:30 Bertsolariak: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Julio Soto eta Iker Zubeldia.
Ondoren Parrillada.
Gaua girotzeko, Elustondo anai-arrebak.
Uztailak 26, San Juakin eta Santa Ana,
Jubilatuen Eguna
11:00 Meza.
12:00 Hamaiketakoa.
Ondoren, pelota partiduak haur eta jubenilen artean:
*Mujika-Apezetxea/
Altsua-Apezetxea
*Lopez-Elorza/ Lujanbio-Murgiondo
14:00 Jubilatuen bazkaria izango da Kontsejun, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano bertsolariekin eta Jexuxen Jazbanarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!