Azpitxapeldun izan dira Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategi Errenteriako pelota Torneoan. Atzo jokatu zuten finala Mendizabal eta Jauregiren kontra, eta 22-18 galdu zuten. Partidua gora-behera haundikoa izan zen, akats asko izan ziren arren, tantu oso onak ikusteko aukera ere izan zelako, horien artean asko Gorrotxategik egindakoak. Partidu amaieran, Aitor Gorrotxategi izendatu zuten finaleko pelotari onena.
Hernaniko torneoko finalerdiak datorren astean
Hernaniko pelota torneoa ere azken txanpan da, eta astelehenean eta asteazkenean jokatuko dira finalerdietako partiduak; bi jaialdiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, Hernaniko kiroldegian.
Astelehenean hiru mailetako partiduak izango dira. Infantiletan, Noble eta Etxenike IIak jokatuko dute Ibarburu eta Urruzmendiren kontra; kadetetan Urkizu eta Etxegoienek Leonet eta Garciaren kontra; eta jubeniletan, Irastorza eta Lizeagak Barandiaran eta Aizpitarteren kontra.
Asteazkenean berriz, lau partidu jokatuko dira, ondorengoak: Artega-Prieto/Gastañaga-Aranguren; Eskudero II-Jauregi/Pagola-Lizaso; Santxo-Ulanga/Lujanbio-Gurutzalde; eta Esnal-San Sebastian/Oiaga-Alaverez.