Mañel Aizpuruak zilarra eta Olatz Altunak brontzea, Bartzelonan jokatu berri den Espainiako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 24a, 02:00

Mañel Azipuruak bost frogetan hartu zuen parte, eta 4x100 metrotako frogan lortu zuen zilarrezko domina. Olatz Altunak hiru frogetan hartu zuen parte, eta modalitate berdinean lortu zuen brontzea.

Dominekin itzuli dira etxera Mañel Azpurua eta Olatz Altuna igerilari her­naniarrak Bartzelonan joka­tu den Espainiako Abso­lutu txapelketatik. Maitane Danborenak finalera pasa­tzea lortu zuen parte har­tutako hiru frogetan.

Zilarrezko domina lortu zuen Aizpuruak errelebotan
Mañel Aizpuruak 4x100 erre­lebotako proban lortu zuen zilarrezko domina, 3:25.97 minutuko denbora eginda; bere txanda 51.55 segundutan egin zuen. 4x200 errelebotako proban ere emaitza ona lortu zuen, eta laugarren izan zen. Horrez gain, 200 metro librean eta 100 metro librean finalerako sailkatu zen Aiz­purua, eta 50 metro libreko frogan ere hartu zuen parte.

Altunak brontzea lortu zuen
Olatz Altunak brontzezko domina lortu zuen froga berdinean baita ere, hau da, 4x100 errelebotan. 3:51.86 minutuko denbora egin zuten, eta Altunaren marka 58.42 segundutakoa izan zen. Altunak 100 metro libre eta 50 metro libreko frogetan ere hartu zuen parte, eta bietan finalerako pasea lortu zuen.

Danborena finaletan izan zen
Maitane Danborenak 200 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 50 metro bizkar frogetan hartu zuen parte, eta guztietan lortu zuen finalerako pasea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!