San Inazio egunerako astebeteren
faltan, ederki girotu zuten atzo Inaxito eta bi galtzagorriek Atsegindegiko plaza. Ume ugari bildu ziren ikuskizuna ikustera, eta gogotik txalotu zituzten hiru protagonisten txiste, abesti, hizketaldi eta dantza saioak. Ekitaldia San Inazio jaiaren bueltan antolatu zuten, urtero egiten duten moduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!