San Joanetako eta irteeretako argazkiak ikusiko dituzte gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 23a, 02:00

Aste osoa daramate Madalena jaiak ospatzen Zaharren Egoi­tzan, eta gaurkoan egun berezia izango dute. San Joan jaietan eta egindako irteeretan ateratako argazkiak ikusiko dizute, arra­tsaldeko 17:30etatik aurrera. Bihar izango da azken eguna, eta festei agur esango diete seiko urrian jokatzen; 18:00etan hasita. Atzo berriz, goizeko dianaren ostean, igel jokoan eta bingoan aritu ziren aiton-amonak. Igel jokoan irabazle postua lehiatua izan zen, eta azkenean bi izan ziren txapeldunak: Juan Bautista Ibarzabal eta Jesusa Uranga; bigarrena Cesar Gorgojo izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!