Suziriak abiaraziko ditu gaur Aranoko eta Astigarragako Santio jaiak

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 23a, 02:00

SANTIO festak hasiko dira gaur Arano eta Astigarra­gan, eta beste behin, asko izango dira bertara gerturatuko diren hernaniarrak. Aranon arratsaldean hasiko dira ofizialki festak, 17:00­etan, udaletxeko balkoitik botako duten suziariarekin; Astigarragan berriz, bi txupinazo izango dira: goizean, 12:00etan, txupinazo txikia, eta arratsaldean, 19:00­etan, ofiziala, biak udaletxeko balkoitik.

Pala finalak eta mus txapelketa Aranon
Aranon, Santiotako egun nagusiak larunbata, igandea eta astelehena izango dira, baina gaurkoan ere, girotzen joateko, izango dira bi ekitaldi: arratsaldeko 18:00etan Aranoko txapelketako pala finalak jokatuko dira; eta gaueko 22:00etan Mus txapelketa jokatuko da San Roke elkartean.

Festa eguna Astigarragan
Astigarragan egun guztian zehar izango da gaur festa, batez ere, umeei zuzendutakoa. Izango dira, besteak beste, haurrentzako bazkaria, jolasak, ikuskizunak, eta erraldoi eta buruhaundiak.

ARANO
17:00 Udaletxeko balkoitik jaiei hasiera emango dien suziria.
18:00 Aranako txapelketako pala finalak.
22:00 XXVIII Mus txapelketa San Roke elkartean.

ASTIGARRAGA
12:00 Txupinazo txikia.
12:00 Trikitilari eta panderojoleen kalejira.
14:00 Haurrentzako bazkaria.
16:00 Haurrentzako jolasak.
17:00 Haurrentzako ikuskizuna.
18:00 Txokolate jana.
19:00 Txalapartariak, pregoia eta txupinazoa.
19:15 Erraldoi eta Buruhaundien kalejira.
19:30 Akelarrea.
20:30 Txosnako karparen irekiera.
23:00 Hesian eta Vendetta taldeen kontzertua.
00:00 Gazteek topa txosnetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!