Lau egunez festa giroa nagusi izan da Zaharren Egoitzan, Madalena jaiak ospatu baitituzte. Egun hauetan toka eta igel txapelketak, Txistularien Diana, merienda eta bingo bereziak izan dituzte, besteak beste. Atzo San Joanetako eta irteeretako argazkiak ikusiz pasa zuten arratsaldea eta gaur agurtuko dituzte jaiak, Seiko Urreko Txapelketarekin, 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!