2010eko Erregularitate Txapelketako azken tiraldia izango dute gaur Txantxangorriko kideek. Ibilbideko ehiza modalitatean hartuko dute parte Oiartzungo Arkale zelaian. 09:00etatik 10:00etara izango da izen ematea. Bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du. Tiraldia bukatzean, sariak banatuko dituzte Santa Barbaran eta txapelketa amaitzeko luntxa izango da Txantxangorriko partaide guztientzat. Horrez gain, Errioguardan bi pertsonentzako bazkari edo afari bat zozketatuko da eta Mari Fe arrandegirako erosketa bale bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!