valentzian da CD Hernaniko infantil taldea, hasi berri den Valentzia CF Cup torneoa jokatzen. Talde hernaniarrak bigarren postua lortu zuen Donosti Cup torneoan, eta Valentziara joanak dira, futbolaz gozatu eta ondo pasatzeko asmotan.
Sport Plazzaren aurka
jokatuko dute gaur
Torneoa asteartean hasi zen, eta gaur izango dute aurreneko faseko azken partidua. Marokoko Sport Plazza taldearen kontra jokatuko dute, goizeko 10:00etatik aurrera.
Ligaxkako aurreneko partiduan 1-1 berdindu zuten Tunisiako Ettaoufik taldearen kontra. Ligaxkan aurrera eginez gero, bihar jokatuko dute finalerdietako kanporaketa; bihar baita ere, Mestalla zelaia ikustera joango dira. Eta torneoko finalak berriz, larunbatean jokatuko dira.