Luis Goñi hirugarren eta Peru Alfaro bosgarren inoizko trabesiarik jendetsuenean

Kronika - Erredakzioa 2010ko uzt. 21a, 02:00

Getaria-Zarautz igeri ze­har­­kaldia izan zen joan den igandean, inoizko trabesiarik jendetsuena izan zen. Guztira 1.300 igerilarik hartu zuten parte; horietatik 23 hernaniarrak izan ziren (antolatzaileen arabera) eta sekulako maila erakutsi dute aurten ere. Luis Goñik hirugarren postua lortu zuen eta Peru Alfarok bosgarrena. Goñik lehenengoak bai­no 1 minutu eta 13 segundo gehia­go behar izan zituen trabesia bukatzeko eta Alfarok 2 minutu eta 14 segundu. Txa­pelduna Adnan Mustafic izan zen 36 minutu eta 12 segundoko denborarekin. Goñik Kro­nikari azaldu dionez, gustora dago lortutako emaitzarekin, baina gogorra egin zitzaiola aitortu du itsasoa zakar xamar zegoelako eta errebotea zuelako. «Iaz 40 minututik 27 partaide jaitsi ginen eta aurten 7 bakarrik», azaldu du.
Emakumezkorik azkarrena Maite Garcia donostiarra izan zen 00:40:16 denborarekin. Hernaniarren artean, berriz, lehenengo emakumezkoa An­drea Izagirre izan zen 00:51:43 denborarekin. Bere kategorian 31garrena geratu zen.

Goñi Mundu mailako
trabesiarako prestatzen

Luis Goñi igerian ibilia da lehenago ere. 1991ra arte, zazpi urtez aritu zen, eta ondoren, arraunean hasi zen.  16 urte arraunean egin ditu eta utzi ondoren, iaz berriz igeriketan hastea erabaki zuen, «kirol pixka bat egiteko asmoz». Iaz, hainbat trabesiatan parte hartu eta emaitza txukunak lortuta, Europa mailako trabesian parte hartu zuen Cadizen, eta 5garren geratu zen master kategorian. Hori horrela, datorren astean mundu mailako proban parte hartzeko asmoa du Suedian, 5garren postu hori hobetzeko helburuarekin.

Txaro Tomasenari saria
Txaro Tomasenari bete­ra­noe­naren saria eman zioten. To­ma­senak ordubete eta 20 mi­nu­tutan bukatu zuen zeharkaldia.

Aurten 200 partaide gehiago

Getaria-Zarautzeko trabesiak xarma berezia badu igerilarientzat eta hori nabari da urtetik urtera. Aurten iaz baino 200 partaide gehiago izan dira. Kopurua dela eta, aurten modalitatea aldatu egin dute eta denboraka, 4 taldetan sailkatu dituzte igerilariak. Egu­raldi ona egin zuen, baina olatu haundi xamarrak tarteko, denborak ohi baino kaxkarragoak izan ziren orokorrean. Karabela portugesa medusarekin kezkatuta ere ibili ziren partaideak, baina azkenean ez zuten inongo sorpresarik izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!